Follas novas
Itxura
Follas novas | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Rosalía de Castro |
Argitaratze-data | 1880 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | galiziera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Follas novas (euskaraz «Orri berriak») 1880an Rosalia de Castrok (1837-1885) argitaratutako poema-liburua da. Valladolideko Simancas herrian idatzi zen, une hartan bere senarrarekin bizi zen herrian, Espainiako Erresumako Artxibo Nagusiko zuzendari izendatua.
Rosaliak, hasiera batean, Cantares gallegosen jarraipen gisa sortu zuen poema-liburu hau: Follas novasen poemen %40k kidetasuna dute 1863an argitaratutako testuarekin; gainerako konposizioek, berriz, espiritu poetiko ezberdina dute, emigrazioak, familiako zoritxarrek eta gaitz fisiko eta moralek eraginda. Beraz, sentimenduetan, saudadean, sakontzen duen poetika baten aurrean gaude, zerumugatzat norberaren izatearen muga maiz daukana:
- En todo estás e ti es todo
- pra min e en min mesma moras,
- nin me abandonarás nunca,
- sombra que sempre me asombras.